XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- ¿Ikusi dozu, edo zuk ezarren zure mendeko beste bakartar buddistak ikusi dabe Bakartegi onetan Europar bat, istarra ausita dabela?.

- Ez, amabost urte onetan beintzat.

Orretara zaurituriko erbestekorik Bakartegian egon izan balitz, egikizunez Leh-ko Wazir-gana ioan bear izango neban; da eztot onetarako erarik izan.

- ¿Zuk edo zure lagun bakartarren batek eskuratu dautso erbestetar bati Issa-ren Bizitzea? ¿Birregin da biurtuten itxi dautsazue?.

- Bakartegian eztago orren erriko libururik; eta ni emen egon nagoan-artean erbestetar bat ez bati etxako emon gure libururik birregiteko ez biurtuteko eskubidea.

- ¿Badakizu Thibet-ko beste Bakartegi Buddistaren baten egongo etedan Issaren Bizitzearen ganeko liburu ori?.

- Berrogeta bi urte onetan naz ni Lama, Buddisten liburu ezer balio dabenak beintzat badazaudaz; eztot iñoiz entzun liburu ori gure artean dagoanik, eta nire ustez ezta iñoiz-egon.

- Nicolas Notovitch Rusia-ko iakitun batek, Bakartegi onetan oraintxe zazpi edo zortzi urte egondakoak, diño zeuk eta berak Ejipto ta Asiria ta Israel-go erlijinoen ganean eztabaidea euki zenduela.

- Nik eztakit ezer ez Ejiptoarren, ez Asiriarren, ez Israeldarren ganean: euren erlijiñoaren barririk eztakit.

Eztot iñoiz Erri onen ganean iñogaz auturik euki.